Ozenki hitz egin
eta ez izan atsegin.
Beti dago bateren bat
zure atzetik datorrena,
izan azkarra,
eta ez eman bizkarra.
Ez erori inoiz,
beti dago txoria,
abesten egunsentian.
Bai eguzkitan,
bai euritan.
Geldi zaitez
erortzeko zorian.
Bila itzazu begi horiek,
zeinek
zure itxaropena gordetzen duten
edo beldurrek jango zaituzte.
Orri bat
eta beste bat
bilatu nahian
irribarreren bat
zintzoa eta alaia.
Mundua dagoen moduan
modak dira gure itxura.
Sentimenduak saldu,
eta fisikoa aldatu.
Zenbatu,
zenbat gune, zenbat une,
zenbat urte galdu zenuen
hari oroitzen?
Has ezazu eskua
eta esan zuere buruari
noiz arte bizi?
noiz arte hil?
No hay comentarios:
Publicar un comentario